Kontalaria: eskubide eta betebeharrak

Sarrera

Nor da kontalaria eta zeintzuk dira bere eskubide eta betebeharrak?
Kontalaria historiak kontatzen eta mitoak berridazten dituena da, komunitate batek elkar banatutako (edo jakindako, eta ematen denean, elkar eztabaidatutako), erreferentzi sinbolikoen laguntzarekin. Istorioak kontatzea edozein komunitaterentzat beharrezko den ekintza bat da. Denok kontatzen ditugu istorioak, ez bait genuke gure iragana kontzienteki ezagutuko, ezta urkoarekin dauzkagun harremanak ere, istoriorik gabe. Bizi kalitaterik ez litzateke egongo. Baina kontalariak istorioak kontatzea bere iharduera egiten du, bere espezializazioa; brikolajea denborapasa moduan edo arotzak eginiko lanaren arteko diferentzia bezalakoa da.
Kontalariak afrikako herrialdeetan griota, zelta kulturaren bardoa edo greziar mundu klasikoaren aedoaren bezalako funtzio sozial bat berrezkuratzen du -edo berrezkuratu beharko luke. Istorioak kontatzea lan berezi xamarra da, garatzen dituenarentzat abantailak ekar diezaiokena, baina beti lan bat izango da, komunitatearen bizian suak itzaltzea, soroak goldatzea, ezinduak zaintzea... bezain barneratua dagoena. Beste hitz batzutan, kontalaria ez da artista, narrazioaren artisaua baizik.
 


Betebeharrak

Kontalariaren betebeharra bere antzekoak baino gehiago ez dela sinistea da. Zaharturiko irudi idealista eta erromantikoan kontalariari izaki sentikorragoa bezala, izatearen dimentsio garaiago batetan murgildurik dagola, eginiko edozein emankizun, soilik eguneroko ezerezkeriei buruz idazten badu ere, ez da legitimoa. Funtsean, idazte lanbidearen alderdi barregarrienak ere artista mitoaren bertsio degradatuan oinarritzen dira, nolabait gizaki arruntak baino gehiago, argiago, interesgarriago eta zintzoagoa delaren ustean, dibo bilakatzen dena, nolabaiteko zentzu heroikoarekin batera, sorkuntzaren oinazeak jasatzen bait ditu. Komunikabideetan artistaren oinaztu eta samindutako estereotipoak hobi septikoak garbitzen dituenaren ahaleginak baino interes handiagoa sortzeak ulertarazten digu zein neurritan dagoen distortsionaturik gaurko balore eskala. Kontalariak fabulazio edo elezahartasuna, bere egiteko nagusia, gehiegizko autobiografismo obsesibo eta handikeria nartzisistarekin ez nahaste ko betebeharra dauka. Jarr bere egiteko nagusia, gehiegizko autobiografismo obsesibo eta handikeria nartzisistarekin ez (nahasteko betebeharra dauka. Jarrera hauei uko egiteak momentuaren egiazkotasuna salbatzea ahalbidetzen du, kontalariari bizitzeko bizi bat izatea lagatzen dio behartuta antzeztutako pertsonai baten bizia baino lehen.
 

Eskubideak

Aipatutako estereotipoak ezeztatzeko betebeharra betetzen duen kontalariak, estereotipo berdin hoien alde eginez lapikoa betetzen dutenengandik, bakean utzia izan dadin eskubidea dauka (sozietate kronikariak, paparazzi kulturalak, etabar...).
Bidegabeko sartzeen defentsarako edozein estrategiak logika alde batera lagatzean oinarritu behar du. Dibo moduan jokatu nahi duenak, zentzugabeko argazki saioetan posatuz edota edozein gairi buruzko galderei erantzunaz, ez dauka inolako eskubiderik bidegabeko sartzeaz kexatzeko. Kontalaria komunikabideetan ez agertzeko eskubidea dauka. Iturgin batek uko egiten badio, inork ere ez dio hori aurpegiratuko edo snob bat dela leporatuko. Kontalariak aretoetan antzezten duen etxeko animali ez bihurtzeko edo literatur txutxu-mutxuen morroi ez izateko eskubidea dauka. Kontalariak egoki iruditzen ez zaizkion galderei (arazo pribatuak, zaletasun sexualak edo gastronomikoak) ez erantzuteko eskubidea dauka. Kontalariak edozein gaietan aditua den itxurak ez egiteko eskubidea dauka. Kontalariak bere eskubideak kendu nahi dizkionari (argitaratzaileak barne) desobedientzia zibilaren bidez aurka egiteko eskubidea dauka.
 


back